XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

China no puede ser gobernada del mismo modo que la república de Lucca, esaten zuen Voltairek oso modu plastikoan.

Estatu haundietan ezin den mila saio sozial proba genezake guk, askatasunean, justizian, lanaren organizazioan, begiratasun poliziakoan, garraioetan, heredentzia eta jabego kapituluetan, urbanismoan, edozertan.

Horixe bakarrik nahi dugu.

Geure eredua, geuretzat.

Las máquinas pequeñas -jarraitzen zuen Voltairek- no funcionan en modelo grande, porque los frotamientos las desarreglan: lo mismo sucede con los Estados.

Haundiak bere abantailak ditu eta txikiak bereak.

Bakarrik, esperimentu horiek egiteko, libre izan behar, lehenengo.

Gure libertate txikiarekin.

Horretarako, asmo batzuk eta ideia batzuk helburu, bai, behar ditugu: zer behar genituzke, ordea, Inperio alemanean edo errusiarrean ideaturiko teoria haundi perfektuak eta munduaren soluzioa izateko asmatu ziren ideologia unibertsal borobil-borobilak?

Geure miseriekin, pertsona libreak izan, pertsonalki ere, horixe dugu beharrena.

Zu, ni, beste laguna, ez dugu oso perfektuak ematen, inguruotako hankabikook.

Ez gara zaldunak.

Egunero ikusten dugu batak bestea, zertxo garen.

Halakoxea daukagu hemen historia ere atzean.

Geroaldia, ba, geuretzako tamainan egitea nahikoa dugu: Ez daukagu etorkizuna izaki perfektuentzat pentsatu beharrik.

Ezta munduari soluzio definitibo unibertsalik zertan bilatu ere: tokian tokikoa beste soluzio eredurik inon ez dago-ta munduarentzat.

Gu pixka bat libreago izanez, mundua bera pixka bat libreago izanen da.

(Izartxo bat gehiago, asko litzateke gehiago firmamentu guztian).